Eraikiko duten biribilguneak 29,50 metroko kanpoko diametroa izango du, 7,00 metroko eraztuna eta 15,5 metroko barnealdeko uhartea.
Proiektua 196.210 euroan esleitu diote Otegi-Gaztañaga enpresari, eta lanak iraila bukatu aurretik hasiko dituzte. Obren iraupena 10 astekoa izango da. Lanek
dirauten bitartean, autoen zirkulazio alternatiboa ezarriko dela jakinarazi dute, unean uneko "lanen segurtasuna bermatzeko".
