Azken urteetan mojen komentuan egin izan duten arren, aurten, pilaketak ekidite aldera norbere dendan eta aurrealdera atera dute generoa herriko merkatariek.
Gaur, arratsaldeko lehenengo orduan jende gutxi zebilen kalean, baina orduek aurrera egin ahala igarri da mugimendua dendetan. Batez ere umeen arropa dendek izan dute harrera ona.