Udala hezkuntza komunitatearen alboan egotea gura du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2020ko ira. 4a, 14:54

Hiru planteamendu aurkeztu dituzte garbitasun premia berriei, baliabide ekonomiko bereziei eta lokalei begira.

Aretxabaletako EH Bildu jakitun da hezkuntza komunitatea "sekulako esfortzua" egiten dabilena ikasturte berriari begira eta "guztien inplikazioa" beharko dutela uste du. Izan ere, adierazi du Hezkuntza Sailaren lana ez dela "nahikoa" egoerari erantzuteko: "Baliabide pertsonalak eta ekonomikoak behar dira. Eskolen beharretarako bitartekoak eskaini behar ditu planak". 

Baliabide ekonomikoak 

Udalak hezkuntza komunitatearen alboan egon behar duela uste du EH Bilduk "bere esku dituen baliabideak eskainiz". Eta ildo horretatik hiru planteamendu egin dizkiotela alkateari azaldu dute prentsa-ohar bidez. Batetik, garbitasun premia berriak betetzea proposatu diote: "Guk bultzatutako kontratazio berriekin goizetan zehar garbitasun berezi eta iraunkorra egitea da helburua". Lanbidek lagundutako bi pertsonen kontratazioak dira.

Bestetik, baliabide ekonomiko bereziak eskaintzea behar berrietarako eskatu dute: segurtasun materiala, arrakala digitala murrizteko materiala… "Eskola guztien beharren zerrenda bat egitea proposatu dugu eta horren arabera hitzarmenak handitu edo berriak egin". Eta hirugarrenik aipatu dute Udalaren lokalak hezkuntza komunitatearen esku uztea; honi dagokionez, Udalak dagoeneko egin du hori.

Mezu baikorra ere zabaldu gura izan dute, eskoletan "sekulako profesionalak" izanik "onena" emango dutelako; eta umeei lasaitasun mezuak helaraztearen alde agertu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak