Leizarra musika eskola astelehenean hasiko da ikasleekin lanean

Mirari Altube Arrese 2020ko ira. 5a, 09:49

Maskarak jantzita, talde txikiagoekin eta garbitasuna zainduta abiaraziko dute ikasturtea musika eskolan.

Aurrez aurreko eskoletara itzuliko dira Leizarra musika eskolan ere, horretarako beharrezko den protokoloa zehaztuta. Geletara ikasleek bakarrik igo beharko dute –5 eta 6 urtekoak laguntzaile bakarrarekin– eta igogailurik ez erabiltzeko eskatu dute –beharrezkoa bada, banaka erabili behar da–. Maskarekin egon beharko dute eta eskuak garbitu beharko dituzte.

Moldaketa batzuk ere egin behar izan ditu eskolak. Izan ere, gelaren tamainaren arabera 10 edo 12 ikasle elkartuko dira, ez gehiago. "Abesbatzako taldean 21 ikasle inguru daude, hortaz, bi talde osatzea erabaki dugu", dio Mariatxen Urkia zuzendariak. Ikasleen arteko kontaktua ekiditen saiatuko dira, baina badakite dantza eskoletan eta tailerretan zaila izango dela hori: "Tailerren kasuan, ume bakoitzak bere material-kaxa izango du. Eta garbitasuna asko zainduko dugu". Instrumentuen kasuan eskola batetik bestera arteko tarteetan garbitasun lanak egingo dituzte, horregatik 5 minutuko tarteak hartuko ditu irakasleak horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak