Gaur, erlojupekoa izango dute txirrindulari aretxabaletarrek, eta domekan izango dute, berriz, emakumezkoek lasterketa, 08:30ean hasita. Azken honetan, zirkuituari bi itzuli eta erdi emango dizkiete; guztira, 82 kilometro. Montuiritik hasi eta Llucmajorreraino.
Mallorcan lehiatzeko gertu
Estebez eta Garai gogoz daude lasterketarako, eta helburua "disfrutatzea" izango dutela adierazi dute. Hauxe adierazi du Garazi Estebezek: "Martitzenean etorri nintzen Mallorcara. Kronoko zirkuitua eta iraupenekoa ikusten egon naiz, eta, bide batez, opor egun batzuez disfrutatzen. Lasterketei begira, urte zelebrea daramat aurten. Izan ere, gerritik ez naiz ondo aritu, eta hobetzen hasi nintzenean konfinamenduan sartu ginen. Orain, aldiz, tendinitisarekin egon naiz bi belaunetan… Beraz, errealista izanda garaipena lortzeko ez dakit egongo naizen, baina ahalik eta lan onena egitea dut helburu".
Xubane Garai, berriz, pozik agertu da, eta "parte hartzeko gogoz" dagoela adierazi. "Udan entrenatzen aritu naiz, eta asteburu hau disfrutatzera noa. Etxekoak ere badatoz ikustera, eta, helburua lan txukuna egitea izanik, ea zortea dugun".