Gizonezko bat hil da Urkulun bainua hartzen zegoela

Maider Arregi 2020ko uzt. 31a, 18:52

25 urteko gizonezkoa hil da Aretxabaletako Urkulu urtegian. Gaztearen laguntaldeak uretan sartzen ikusi bai, baina ateratzen ez zela ohartuta 112ra deitu du 17:45 inguruan. Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu da eta baita urpekari taldea ere. Urpekariek atera dute gizonezkoa baina ezin izan dute suspertu.

Debekatuta dago bainua hartzea Urkulun baina hainbat gerturatzen dira asmo horrekin. Kanalean pilatzen dira horiek eta zorigaiztoko ezbeharra ere inguru horretan izan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak