Andramaixei keinua egiteko Milagroko banda

Mirari Altube Arrese 2020ko abu. 13a, 11:00
Milagroko banda, iaz, Durana kalean.

Abuztuan ospatzen diren herriko jai nagusiak bertan behera utzi zituen Udalak uztailean, COVID-19 gaitzaren hedapena saiheste aldera. Jairik izan ez arren haiei keinutxoa egin gura izan die, eta horretarako, Milagroko musika banda etorriko da, urte askoan legez, abuztuaren 15ean.

Aurten, Durana kalean beharrean, Herriko Plazan, izango da kontzertua, edukiera mugatuarekin: "Ikusleak elkarrengandik urrun dauden aulkietan jarriko dira", adierazi dute Udaletik.

Estimu handian dute aretxabaletarrek Milagroko musika banda. Izan ere, Andramari egunez hutsik egiten ez duen ekitaldia izaten da eta meza nagusiaren ondoren, gustura elkartzen dira herritarrak bandaren inguruan.

Meza nagusia 12:30ean

Andramari eguneko meza nagusia izango da aurten ere; 12:30ean, oraingoan. Baina Aretxabaleta Abesbatzak ez du abestuko eta elizbirarik ere ez dute egingo aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak