Aretxabaletako zazpiko futbol zelaiaren erabilera arauak gogorarazi dituzte

Ainhoa Arana 2020ko abu. 2a, 10:00

Futbol zelaia herritarrei zabalik badago ere UDA kirol elkartearen habi dela diote eta, beraz, zelaia erabiltzeko ezaugarri batzuk kontuan izan behar dituzte.

Ordutegi baten barruan soilik erabili ahal izango da zelaia, 8:00etatik 21:30era. UDAren entrenamendu saioek eta partiduek izango dute lehentasuna, eta ondoren, Aretxabaletako kiroldegian egindako erreserbek. Zelaia libre egonez gero, adinaren eta ordutegiaren arabera lehentasun hauek errespetatu beharko dira; 08:00-10:00 eta 18:00-20:00 bitartean, 13 urtetik gorako neska-mutilak eta 10:00-18:00 bitartean 13 urte edo hortik beherako neska-mutilak.

Azkenik, erreserbak egiteko Ibarra kiroldegiko 943 039 842 telefono zenbakira deitu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak