Kiroldegia eta liburutegia egun gutxi batzuetan itxiko dituzte abuztuan

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 30a, 11:00
Ibarra kiroldegiko igerilekua. Argazkia: Ibarra.

Ibarra kiroldegia abuztuan ere zabalik izango da; bederatzi egunez bakarrik itxiko dute, hilaren 15etik 23ra bitartean, hain zuzen ere. Liburutegia, ostera, bi astez itxiko dute, hilaren 8tik 23ra.

Igerilekua, fitness gela eta rokodromoa izango dira zabalik erabiltzaileendako, baina gainerako jarduerarik ez da egongo. Hona hemen astelehenetik zapatura arteko ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; domeketan, itxita. 

Liburutegiari dagokionez, goizez bakarrik zabalduko dute astelehenetik egubakoitzera: 10:00-13:00.

Udaletxea zabalik

Udaletxea eta Gizarte Zerbitzuak zabalik izango dira astelehenetik egubakoitzera, goizez: 08:00-14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak