Real Sporting taldeak sare sozialen bidez jakinarazi du, Oihana Aldairen fitxaketa. Atezain aretxabaletarrak ere, sare sozialak erabili ditu albistea pozik hartu duela adierazteko. Izan ere, Aldaik maiatza amaieran erabaki zuen Kordobako Pozoalbense taldea uztea, eta orain Asturias aldera egingo du, Reto Iberdrola ligan jokatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.