Loratu ekimenari eta UDAko campusari berrekingo diete gaur, eguaztena

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 22a, 08:04

Loratu ekimenean diharduten neska-mutikoak kalean marrazten.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako gomendioei jarraituta astelehen eta martitzenean ez dute jardunik izan Loratu ekimenean zein UDAk antolatutako futbol jolasen bueltako campusean. Gaur, eguaztena, biak jarriko dira abian berriro.

Loratu ekimenean Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek dihardute, 6 eta 12 urte arteko 122 kidek hain zuzen ere, eta azken egunotan borobildu gura dute orain arteko egindako guztia. Egubakoitzean agurtuko dira guztiak, elkarrekin jarduera mordoa egin ostean.

UDAko futbol jolasen campusa

Futbola ardatz duen jolasen campusean, ostera, 2008 eta 2011 artean jaiotako gaztetxoek dihardute. Ibarra futbol zelaian elkartzen dira egunero eta egubakoitzean bukatuko dute aurtengo jarduna. UDAtik adierazi dute edozein zalantza izanez gero jartzeko harremanetan beraiekin: uda.kudeatzailea@gmail.com eta 658 73 14 71.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak