The Funes Troup konpainiaren ikuskizuna uztailaren 28ra atzeratu dute

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 21a, 11:30

Bihar, eguaztena, Aukerak ikuskizuna eskaintzekoa zen The Funes Troup konpainia, baina atzeratu egin dute, eta uztailaren 28an, martitzenean izango da, Herriko Plazan, 19:00etan.

Zirku-ikuskizuna eskainiko du The Funes Troup hirukoteak, zirku-ikuskizuna bizitzako erabakiei eta aukeren gainean jarduteko: "Nora zoazen dakizunean… argi daukazu zuk aukeratutako bidetik zoazela? Ala eraman zaitzaten uzten duzu? Gure erabakietatik, zenbat dira guk geuk hartutakoak eta zenbat dira errutinak eragindakoak?", galderak botako dituzte eta objektuen, teknika akrobatikoen eta irudien manipulazioaren bidez, bizitzako aukeren, giza harremanen eta bilaketaren inguruan egingo dute berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak