Udaerok 21 nerabe elkartu ditu 'Gazte Konkis' lehiaketaren bueltan

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 20a, 18:01

Hiru taldetan banatuta 12 eta 14 urteko 21 nerabek hartu dute parte bi astez iraun duen Udaero egitasmoan. Gazte Konkis formatuaren bueltan hainbat ekintza egin behar izan dituzte eta gustura baino gusturago jardun dute horretan.

Ekintzak burutzeko lau talde sortu dituzte: Basurdeak, Orkatzak, Saiak eta Katamixarrak. Eta elkarren aurka lehiatu beharrean hiru orduko ekintzak egin dituzte; izan ere, aurten, batzuk goizez jardun dute eta beste batzuk arratsaldez.

Orienting jokoaren baitan Aretxabaletako natura-guneetan ibili dira, besteak beste, Porrukotxaran, Oron, Larrinon eta Aozaratzan. Pistak bilatu eta frogak eta asmakizunak gainditu behar izan dituzte. "Bedarretako San Migel auzoan, ostera, ginkana egin genuen eta bukatutakoan, segurtasun neurriak mantenduz, errekan sartu ginen bertako zaborra jasotzera. Zabor horrekin irudi bat egin behar izan zuten gero", azaldu du Jon Canok, Udaeroko koordinatzaileak.

Oro eta Porrukotxara artean altxorraren bila jardun zuten, hezitzaile baten bila; eta Urkulun, errelebo frogak egin zituzten, baita Konkis erako frogak ere. 

"Egitasmoak harrera oso ona izan du erabiltzaileen aldetik eta lantaldea oso gustura geratu da", esan du Canok. Lehiakideek sariak ere jaso dituzte, herriko merkataritza bultzatzea helburu duten sariak, hain zuzen ere.

Argazkiak: Udaero egitasmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak