"Egun hauek igaro eta gero, berriz ere egoera berrikusiko dute eta erabakiak hartuko dituzte. Hortaz, asteartean egoeraren irakurketa egingo da eta campusa berriro ere martxan jartzeko aukerarik izango den ala ez jakingo dugu", adierazi dute.
Gaur, astelehena, eta bihar, martitzena, ez da futbolaren bueltako jolas campusik izango Ibarra futbol zelaian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako gomendioei jarraituta. Hala adierazi du UDAk ohar bidez, eta martitzenean berrikusiko dutela erabakia gaineratu.
"Egun hauek igaro eta gero, berriz ere egoera berrikusiko dute eta erabakiak hartuko dituzte. Hortaz, asteartean egoeraren irakurketa egingo da eta campusa berriro ere martxan jartzeko aukerarik izango den ala ez jakingo dugu", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.