Euskal Herriko Oinez eta Hegan txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 18a, 09:28

Parapentea Aozaratza auzo inguruan, ekain bukaeran.

Euskal Aire Kirol federazioak eta Debagoieneko Amillena parapente taldeak Euskal Herriko Oinez eta Hegan txapelketaren hirugarren edizioa antolatu dute. Aretxabaletan izango da eta izena emandako 22 kirolariak 11:30ean abiatuko dira kiroldegi aurreko zelaigunetik. Antolatzaileek jakinarazi dute zuzenean jarraitu ahal izango dela ibilbidea.

Kirolariak Kurtzebarri mendira igoko dira oinez –norberak aukeratutako ibilbidetik–, parapentearen motxilak aldean hartuta. Behin tontorrera iritsitakoan aireratu egingo dira, eta antolatzaileek zehaztutako ibilbide bat bete beharko dute. Hori egindakoan, Urkulun lur hartuko dute eta kiroldegi aurrera itzuliko dira txapelketa bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak