'Ibiltarien sarea' osatzera deitu dituzte aretxabaletarrak

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 16a, 09:17
'Ibiltarien sarea'-rekin bat egitera deitzeko egindako agerraldia.

Kilometroak egin eta aplikazio baten bitartez horiek pilatzera gonbidatu dituzte herritarrak Izan bidea ekimenarekin bat egin duten kideek, baita kirola eginez argazkiak atera eta sare sozialetara igotzera ere.

Maiatz bukaeran aurkeztu zuen Izan bidea ekimena Sarek horren helburua izanik "preso eta iheslarien auzia behin betiko konpontzeko urratsak ematea, jendartea aktibatzea eta Euskal Herriaren aniztasuna batzea".

Dinamika horren ardatza erronka bat da: 3.127.326 km egitea, hau da, Euskal Herriak dituen biztanle adina kilometro. Eta horretarako ibiltariak gura dituzte: "Gure herriko biztanle bakoitza ibiltari izatea nahi dugu. Izan norbanako moduan, familian, lagunekin edo era kolektiboan", adierazi zuten eguaztenean egindako agerraldian eta gaineratu: "Gure herrian ere Gari Aretxabaletara ekarriko duen  Ibiltarien sarea osatzera deia egiten dugu".

Egindako kilometroak pilatzeko mugikorreko aplikazio bat jarri dute martxan –oraingoz androiderako bakarrik–; eskuratzeko bidea hemen: www.labur.eus/appizanbidea. Eta argazkiak ateratzera ere gonbidatu dituzte herritarrak: "Patinetan, takarraran, oinez, piraguan, eskalada egiten… Aldarriak soinean hartu, atera argazkia, grabatu bideoa eta igo sare sozialetara edo bidali guri". Hona hemen helbidea: atxabaltakosare@gmail.com. Eta gaineratu dute: "Etxeratzeko bidea egiteko  garaia da; izan gaitezen bide honen parte eta ekar dezagun Gari Aretxabaletara!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak