Zuzendaritza batzordea utzi duten kideak honako hauek dira: Tere Delgado, Jose Rodriguez, Isabel Olivenza eta Jose Gato. Eta jarraituko dutenak: Pedro Etxebarria, Kontxi Romano, Ramiro Gomez eta Nieves Gonzalo.
Zuzendaritza batzordean sartu diren kide berriak, ostera, honako hauek dira: Luis Unamuno, Mari Carnen Corres, Mikel Elorza, Vicente Vicario, Emilio Inda eta Aitor Alberdi. Hain zuzen ere Alberdi izendatu dute presidente, eta lanerako gogotsu agertu da: "Lana gogor egiteko gogoz sartu gara, Basotxoko kideak pozik uzteko".