Hileta kuriosoa irudikatu dute, gaur, Aretxabaletako Herriko Plazan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uztailaren 10a

'Festamentua' Aretxabaletako Herriko Plazan.

Udaleko Kultura Sailak antolatuta Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna izan da Aretxabaletako Herriko Plazan. Eguraldia ez da lagun izan, baina umorea, dantza eta musika doinuekin gozatu ahal izan dute plazan batutakoek.

Taldeak Festamentua ikuskizuna eskaini du. Hileta batean hartu dute parte hainbat lagunek, eta patroi zehatz bat jarraitu gabe hainbat eratako dantzak eta musika estiloak nahastu dituzte ikuskizuna osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak