Amaitu den denboraldiaren eta datorrenaren berri eman du UDAk batzar orokorrean

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 11a, 15:01

UDAk aurtengo batzar orokorra egin berri du Arkupen, 2019-2020 denboraldiak utzitako datuak jakinarazteko, baina baita datorren denboraldiaren aurreikuspenen berri emateko ere. 

2019-2020 denboraldia

UDAko presidente Agurtzane Elkororekin batera, batzarra gidatzen aritu ziren Adrian Merino, Julen Eceiza eta Nerea Olmedo eta lehenik, 2019-2020 denboraldiaren xehetasunak eman zituzten. Elkorok aipatu bezala, amaitu berri den denboraldiari dagokionez, hiru puntu positibo zehaztu zituzten: "Lehengoa da, denboraldia beharrezkoa genuen futbol zelai berri batekin hasi genuela; bigarrena, UDAk kudeatzaile berri bat duela -Ainara Muga-elkartean diharduten kirolarien kudeaketa eramateko eta azkenik, kirol arloan UDAk izugarrizko denboraldia egin duela". 

Guztira, 612 kirolari aritu dira UDAk dituen sail ezberdinetan: 156 futbol eskolan, 177 oinarrizko futbolean, 66 senior futbolean, 14 areto futbolean, 24 beteranotan, 56 Leintz Arizmendin, 28 karaten, 26 gimnasia erritmikoan eta 65 pilotan. 

Datorren denboraldia

2020-2021 denboraldia ere izan zen hizpide batzar orokorrean. Izan ere, Elkororen esanetan, UDAk bi agertoki aukera ditu datorren denboraldira begira: "Lehen agertokia litzateke, partiduak urrian hastea, nahiz eta arlo batzuetan egoera oso zaila ikusten dugun. Karaten esate baterako, txapelketak leku itxietan izaten dira, baina kirolarien arteko kontaktua ezinbestekoa da. Bigarren agertokia berriz, 2021eko urtarrilean hastea litzateke eta kasu honetan egongo bagina, atzerapausoa litzateke gure helburua kirola egiten jarraitzea delako". 

Horrekin batera, Elkorok aipatu du arlo batzuetan Federazioak hartutako erabakiaren zain egon beharko direla, besteak beste, pilotan eta futbolean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak