Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna gaur, Herriko Plazan

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 10a, 14:19

Udaleko Kultura Sailak uztailerako antolatutako kaleko ikuskizun emanaldiak aurrera segitzen du eta gaur, egubakoitza, Tio Teronen Semeak taldearen txanda da. Umorea, dantza eta doinu ezagunak bateratzen dituen taldeak Festamentua ikuskizuna eskainiko du Herriko Plazan (20:30).

Hileta batean hartuko dute parte, eta hainbat eratako dantzak eta musika estiloak nahastuko dituzte oraingoan, patroi zehatz bat jarraitu gabe; betiere, ondo pasatzeko helburuarekin.

Hika Teatroa uztailaren 15ean

Eguaztenean, ostera, Tonbola lana eskainiko du Hika Teatroak, Herriko Plazan (19:00). Egoera absurdoetan oinarritutako umorea du ardatz eta dantzekin eta zuzeneko kantuekin uztartutako emanaldia izango da.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Umeek pailazo ezagunen Bizi dantza ikuskizuna izango dute uztailaren 17an, egubakoitza, Ibarra kiroldegian (18:00). Sarrera gehienak martxorako saldu ziren eta oraingo gutxi batzuk geratu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak