Portasol auzoko jaiak bertan behera utzi dituzte

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 9a, 17:25

Uztailaren 16tik 19ra egitekoak ziren Portasolgo jaiak bertan behera geratu dira. Udalak eta jai batzordeak lanean jardun dute normaltasun berrira egokitutako jai egitaraua gertatzeko, baina azken astean "koronabirusa izaten ari den joera ikusita", Udalak jaiak bertan behera uztea erabaki du. 

Udalak eta Portasolgo jai-batzordeak "hilabete baino gehiago" eman dutela lanean jai egitaraua osatzeko normaltasun berria-ren baitan adierazi dute. "Programatutako ekitaldi guztiak sinpleak ziren, gaueko hitzordurik gabe, nahi gabeko pilaketak saihesteko. Jarduera bakoitza egungo egoerak eskatzen dituen prebentzio neurriak betetzeko egokituta zegoen". Hala ere, jaiak bertan behera uztea erabaki dute eta gaineratu: "Guztioi dagokigu arduraz eta zuhurtziaz jokatzea, pandemia hau geldiarazteko, eta kutsatze foku berriak eragin ditzaketen egoerak saihesteko".

Portasolgo jai-batzordeari eskerrak eman dizkio Udalak "egindako lanagatik eta laguntzeko erabateko prestutasunagatik". Eta gaineratu dute: "Datorren urtean guztiok batera ospatuko ditugu jaiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak