Galartzako dorretxean egingo du osoko bilkura udalbatzak lehenengoz

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 7a, 20:17
Galartzako dorretxea. Argazkia: Aretxabaletako Udala.

Uztailaren 8an, eguaztena, ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak (18:30), eta oraingoan, lehenengoz, Galartzako dorretxean izango da. Eztabaidagaien artean izango dituzte 2020ko Udal aurrekontua egokitzea eta zinegotzien jardunaren aldaketa.

COVID-19a dela eta azken osoko bilkura, maiatzekoa, Arkupen egin zuten, baina oraingoan hango aretoa ez dago libre. Horregatik, Galartzako dorretxera joatea erabaki dute, eta han dagoen aretoan izango da uztaileko ohiko osoko bilkura. 

Hona hemen gai-zerrenda: 

  • 1. Aurreko bilkurako aktak onartzea.
  • 2. 2019ko kontu orokorra.
  • 3. Orain ardura ekimenari buruzko mozioa.
  • 4. Pausoka Haur Eskola kooperatiba elkartearekin izenpetutako kontratuaren aldaketa.
  • 5. Aurrekontua berritzea.
  • 6. Egun osoko zinegotzien jardueraren aldaketa.
  • 7. Galdera-eskaerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak