Pirritx, Porrotx eta Marimototsen martxoko ikuskizunerako erositako sarrerak itzultzeko azken eguna

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 7a, 12:04

Martxoaren 13an egitekoak ziren Bizi dantza ikuskizuna uztailaren 17an eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Ordurako sarrerak erosita zituztenek gorde egin ditzakete oraingo emanaldirako, edo itzuli eta dirua berreskuratu. Sarrerak itzultzeko azken eguna gaur da, uztailak 7, eta  Arkupeko sarreratik pasatu behar da.

Udaletik iragarri dute itzultzen diren batzuk berriro salgai jarriko dituztela bihartik, 400 laguneko aforoa bete arte. Arkupen bertan izango dituzte sarrera horiek, 5 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak