Taldeak adinka banatuko dituzte, lehen bezala, baina orain txikiagoak izango dira horiek, eta "burbuila" bezala funtzionatuko dute: "Horrek esan gura du talde bakoitza gela batean egongo dela, arduradun batekin, eta ez dute gainerakoekin kontakturik izango". Gurasoei ere gomendatu diete ahal den gutxien sartzeko barrura.
Uztailaren 30a bitartean izango dute zabalik; orduan hartuko dituzte oporrak.