Uztaileko bonuak eguaztenean jarriko dituzte salgai

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 29a, 18:22

Uztailaren 1arekin batera beste 1.200 bonu jarriko ditu salgai Udalak, herriko dendatan, ostalaritza zerbitzuetan eta enpresa txikietan erabiltzeko. Oraingoan ere, 1.000 salduko dira 50 euroko taloitegietan (herritarrek 40 euro ordainduko dute), eta 200, ostera, 5 euroko taloitegietan egongo dira eskuragai (4 euro ordainduta).

Aurrekoetan legez, Arkupera joan beharko dira herritarrak horiek eskuratzera; hona hemen ordutegia: 09:00-13:00 eta 17:00-20:00. Lehen hamabost egunetan aretxabaletarrek lehentasuna izango dute. Abuztuan ez da bonurik salduko eta ekimenari irailean ekingo diote berriro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak