Hiru edukiontzi erre dituzte asteburuan

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 29a, 15:54

Domeka goizaldean, 03:00ak bueltan, sutan zeudela edukiontziak ikusi zuten bizilagunek Santa Kurtz kalean, Iturrigorri pilotalekuaren aurrealdean. Hiru edukiontzi guztiz erre dira eta laugarrenak, organikoarenak, kalteak izan ditu. Auto bat ere bazegoen inguruan aparkatuta GOIENAk jakin duenez, baina bizilagun batek kendu egin zuen, eta ez da beste kalterik izan.

Udalak gertaeraren berri eman dio Debagoieneko Mankomunitateari, eta gaur eguardirako jarrita zeuden edukiontzi berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak