Aldarrikapenez beteriko performancea egin dute Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko eka. 28a, 14:01

Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren ekitaldien artean, Aretxabaletako gazte mugimenduak performance berezi bat egin du Durana kalean zehar.

Ekainaren 28rako, Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunerako, bailaran zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte herri ezberdinetako plataforma eta talde ezberdinek. Aretxabaletan, eguerdian, performancea egin dute herriko plazatik hasita eta Durana kalean zehar. Ekintza Aretxabaletako gazte mugimenduak antolatu du, eta herritarren arreta bereganatu du.

"Performance honekin aldarrikatu nahi izan dugu gaur egungo hetero-patriarkatu, hetero-arau, erlijioak eta kapitalak zapaltzen dizkiguten askatasun eta berezko eskubideak", azaldu dute ekintzan parte hartu duten gazteek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak