"Lehengo normalitate zein normalitate berriei gure aldarrikapenekin erantzun eta gure bidea eraikitzen hastea da asmoa", diote.
Goizean, aurrera begirako erronken inguruan hausnartzeko asanblada egingo dute, eta eguna bera ere ildo horretatik bideratuko dute tailerrak, hitzaldiak eta beste hainbat kontu eginaz. "Aurretik daukagun krisiaren aurrean, zapatukoa kapitalak ordaintzeko oihu bat izatea gura dugu", gaineratu dute.
