San Juan doinuekin girotu dituzte kaleak txistulariek

Mirari Altube Arrese 2020ko ekainaren 23a

San Juan bezpera girotzeko ekitaldirik ez da izango aurten osasun larrialdiak baldintzatuta, baina herriko txistulariek keinutxo bat egin gura izan diote egunari eta kaleak girotzen jardun dute iluntze partean. Loramendi kalean hasita kalejira egin dute eta San Juanetako zortzikoa jo hainbat gunetan. Bien bitartean herritarrek txaloekin eskertu diete ahalegina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak