Musika eskolak jasotzeko, instrumentu bat jotzen ikasteko zein euskal dantzetan jarduteko aukera izango dute herritarrek musika eskolan. 5 urtetik gorakoek eman dezakete izena (4 urtekoen dantza talderik ez da sortuko aurten) eta hortik gora ez dago adin mugarik.
Bertako kideak dagoeneko hasita daude datorren ikasturtea antolatzen eta egoera berrirako ezarritako segurtasun protokoloak kontuan hartuta joango direla zehazten guztia jakinarazi dute.