Laguntza horien helburua da kirola eta kultura sustatzen, euskararen erabilera bultzatzen, garatu gabeko herrialdeetan lankidetza proiektu solidarioak egiten, enplegua sortzen eta beste hainbat arlotan diharduten elkarteei laguntzea. Eta horretara 121.900 euro bideratu ditu. Laguntza jaso ahal izango dute, batez ere, egoitza eta jardun eremua Aretxabaletan daukaten elkarteek eta norbanakoek.
Kontu-hartzaile postua
Bestetik, kontu-hartzaile postua betetzeko lanpostu deia egin du Udalak. Ekainaren 10ean argitaratu zituen oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.