dela adierazi dute Udaletik. Domekan, berriz, Kubako musika tradizionalean sustrai sakonak dituen Havana 537 taldeak kontzertua eskainiko du, 19:00etan, Mitarte kalean –ordubeteko saioa–. Bere proposamen musikala saltsaren egungo korronte guztia hornitu duen genero musikala ezagutaraztea da, son cubano delakoa.
Hala ere, asteburu honetako saioak lekualdatu egingo dituzte eguraldi txarra eginez gero; Iturrigorri frontoira.
Amaitzeko, haurrentzako saioa
7x7 kultura kalean egitasmoari amaiera emateko, bestalde, ekainaren 25ean, haurrentzako Zirika Zirkus konpainiaren Zinemaz Blai ikuskizuna izango da Kurtzebarri eskolako kantxan, 19:00etan.