Ibarra futbol zelaian elkartuko dira eta ordutegia honako hau izango dute:
- 2010ean eta 2011n jaiotakoak: 09:45-11:15
- 2008an eta 2009an jaiotakoak: 11:30-13:00
Taldeak adinaren arabera osatuko dituzte, eta gehienez, hamar kide izango ditu: "Talde murriztu hauek monitoreen aldetik haurrei gertutasun handiagoa eta lanketa zainduagoa eskaintzeko aukera ematen dute alde batetik, eta aldi berean, egungo osasun egoerari modu egokian erantzuteko aukera ematen digute pilaketak saihestuz". 100 umerendako tokia egongo da gutxi gorabehera.
Izen-ematea zabalik
Izena emateko epea ekainaren 28a arte egongo da zabalik; honako formularioa bete behar dute:
- Euskaraz: labur.eus/UDAkanpusa
- Gazteleraz: labur.eus/UDAcampus
Edozein argibide gura izanez gero edo zalantzak argitu hona hemen bideak: Ainara Muga: 658 73 14 71 eta uda.kudeatzailea@gmail.com