Iazko jardueren eta diru kontuen berri emango dute lehenengo, eta 2020ko plangintza eta diru kontuak aurkeztuko dituzte gero. Galderak eta eskaerak egiteko aukera ere izango dela adierazi dute: "Dena den, aurrez edozein ekarpen egin nahi izanez gero edo zalantzarik balego, gogorarazi gura dugu udaletxe zaharrean aurkituko gaituzuela, astelehenetik ostiralera, goizez".
Bertaratzeko asmoaren berri emateko edo ekarpenak bideratzeko mezu bat ere bidal daiteke, edo telefonoz deitu: euskara@ loramendielkartea.eus edo 943 77 09 70 eta 685 75 67 29.