Eguzki Alde elkartea izan da ateak zabaltzen lehenengoa

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 12a, 08:58

Eguzki Alde elkartean hainbat bazkide eguazten iluntzean.

Hirugarren fasean sartzearekin batera alarma egoerako neurriak malgutu egin dira, eta Eguzki Alde elkarteak zabaltzea erabaki du. Astelehenean, garbitasun lanak egin zituzten, eta martitzenean ateak ireki.

Bigarren fasean sartzearekin batera, maiatzaren 25ean, jaso zuten irekitzeko baimena gastronomi elkarteek. Baimenak, baina zalantza asko ekarri zituen, besteak beste, segurtasun neurriak zelan zehaztu eta betearazi zalantzak. Horregatik, herriko elkarte guztietako ordezkariek bilera egin zuten maiatzaren 27an eta elkarrekin erabaki zuten ez zabaltzea. Atzo, bigarren bilera egin zuten eta beste hainbat elkartek ere zabaltzeko asmoa agertu zuten datozen egunetan.

Garbitasuna indartu

Eguzki Aldeko zuzendaritza batzordeak domekan erabaki zuen zabaltzea, eta segurtasun neurriak jasotzen dituen araudia zehaztu du. "Aforoaren kontua aurretik ere erabakita genuen eta mahai batzuk kenduta ditugu, bi metroko distantzia bermatze aldera", dio Iker Iturricastillo presidenteak eta gaineratu du: "Garbitasunari dagokionez, indartu egin dugu, eta garbitzaileak egunero joaten dira orain".

Iturricastillok ez du uste batbatean bete egingo denik elkartea: "Astean zehar adinekoak gerturatzen dira, bereziki. Eta orain, gainera, ezin dute kartajokoan jardun, ezta egunkaririk irakurri ere, norberak etxetik ez badakar behintzat, hortaz, ikusi egin behar. Udan, gainera, jende gutxiago ibiltzen da".

Aste bukaerarako bazkari bat egiteko erreserba hartuta dagoela gaineratu du, eta polikipoliki martxa hartzen joango den itxaropena agertu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak