Kepa Errastik 'Mami Lebrun' liburua aurkeztu du

Maialen Regueiro 2020ko eka. 9a, 20:36

Galder Perez, Eneritz Artetxe eta Kepa Errasti liburua aurkezten. Argazkia: Susa literatura.

Kepa Errasti aretxabaletarraren Mami Lebrun, Galder Perezen Hiru geltoki lurrun eta Eneritz Artetxeren Isiltasuna antzerki liburuek osatzen dute, Susa argitaletxeak eta Ehaze elkarteak sortutako Ganbila bildumako bigarren labealdia eta lanen aurkezpena gaur eguerdian egin dute, Bilbon. 

'Mami Lebrun'

Errastiren liburuak, heriotzaz, doluaz, iraganaz, maite genituen gertukoen memoriaren zaintzaz, aurreko belaunaldiek bizitzea tokatu zitzaien mundualdiari emandako erantzunaz eta, inplizituki besterik ez bada ere, oraingoari eta etorkizunari guk eman beharrekoaz hitz egiten du. Antzezlana aretxabaletarrak idatzia da eta bera partaide den Xake Produkzioak taldeak 2016an estreinatu zuen, non amonaren heriotzak sortutako zirrara pertsonala duen fikzioak sorgune. 

Ganbila bilduma

2019ko neguan abiatu zen Ganbila izeneko bilduma, euskal antzerkiari eskainitakoa eta Susa Argitaletxeak eta EHAZE Euskal Herriko antzerkizaleen elkarteak sortutakoa. Gaur bigarren bildumako hiru liburuak aurkeztearekin batera, hurrengo bietan parte hartuko duten egileak zeintzuk izango diren aurreratu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak