Liburutegiak ekainaren 3an irekiko ditu ateak

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 2a, 12:13

Eguaztenean zabalduko dute Udal liburutegia, eta lehen asteko hiru egunetan goizeko ordutegia izango du: 10:00etatik 13:00etara. Oraingoz, maileguak eta itzulketak bakarrik egin ahal izango direla adierazi dute arduradunek.

Konfinamenduko arintze neurriei jarraituta bihar, ekainak 3, zabalduko dute liburutegia baina zerbitzua mugatua izango dela iragarri dute. Hona hemen funtzionamendua eta hartu beharreko neurriak zeintzuk izango diren zehaztuta:

  1. Maileguak eta itzulketak egiteko bakarrik sartu ahal izango da liburutegian, banan-banan.
  2. Ezin izango dira ordenagailuak erabili, ezta ikasteko espazioak ere.
  3. 14 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute eta ezin izango dituzte liburuak ukitu.
  4. Derrigorrezkoa izango da maskara eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea, eta pertsonen arteko segurtasun tartea mantenduko da.

Dokumentuak aurrez eskatu ahal izango dira telefonoz deituta edo emailez. Eta horretarako katalogoa ikusgai dago hemen.

Eguaztenetik egubakoitzera bitartean goizez bakarrik zabalduko dute (10:00-13:00), eta adierazi dute ekainaren 8tik aurrera, arratsaldez irekitzea aztertuko dutela.

Arkupeko gainerako guneak itxita

Arkupeko gainerako zerbitzuak, oraingoz, itxita egongo dira, eta "egoerak ahalbidetzen duenean" berreskuratuko dira. Dena den, pintura ikastaroari berriro ekiteko aukera aztertzen dabiltza, galdutako bi hilabeteak uztailean eta irailean berreskuratzeko. Uztailean joskintza ikastaroa ematea ere baloratuko dutela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak