Presoen aldeko elkarretaratzeei berrekin diete Herriko Plaza betez

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 29a, 21:18

Otsailetik kalean elkartu barik zeuden eta gaur berriro elkartu dira kalean euskal presoen aldeko aldarrikapenei heltzeko. Zapiak eskuetan zituzten lagunek bete egin dute Herriko Plaza, Gari Garcia Arrieta aretxabaletarra zein gainerakoak gogoan.

Amaia Garcia Arrietak, Gariren arrebak adierazi du oraindik ezin direla bisitan joan. Valentziako Picassenteko kartzelan dago Garcia eta alarma egoera ezarri zenetik ez dute bisitan joaterik izan. Dagoeneko baimendu dituzte bisitak, hori bai, murrizketekin: hamabostean behin, bi lagun bakarrik, 40 minutuz eta segurtasun neurriekin. Baina norberaren lurraldetik irteteko baimenik ez dago bigarren fasean, eta Etxeratek bisitak egiteko eskatu badu ere ez du lortu Garciaren arrebak azaldu duenez. Hala, bi bideo-dei bakarrik egin ahal izan dituzte harekin konfinamendua ezarri zenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak