Santa Kurtz kalea itxita izango da datorren astean, asfaltatzeko

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 29a, 14:40
Santa Kurtz kalea.

Ekaineko lehen astean, astelehenetik egubakoitzera bitartean, itxi egingo dute Santa Kurtz kalearen tarte bat bidegorriaren lanak direla eta. Azbeko bidegurutzetik Kurtzebarri eskolaren eraikina bukatu bitartean dagoen zatia da itxita izango dena.

Bidegorriaren obrak direla eta, Santa Kurtz kaleko 22. zenbakiaren eta Kurtzebarri eskolako eraikinaren amaieraren artean asfaltatze lanak egingo dituzte. Baita pintura lanak ere, Azbeko biribilgunetik gertu eta Santa Kurtz kaleko 15 eta 17 zenbakien parean, eta horregatik itxita izango da kalea ibilgailuendako. Dena den, 22, 24, 25 eta 27 zenbakietako garaje komunitarioetara sartu ahal izango da. Gainerako ibilgailuek ordezko bideak erabili beharko dituzte.

Bidegorria egokitzen

Herria zeharkatzen duen bidegorria egokitzeko lanak apirilaren 14an hasi zituzten Probisa Vias y Obras enpresako langileek, eta, Udalaren esanetan, martxa onean doaz. 278 metro egokitu behar dituzte, eta, hasiera baten, hamaika asterako lana aurreikusita zuten.

Lan horiekin lortu gura da, batetik, bidegorria Kurtzebarri eskolaren jolastokitik ateratzea, eta, bestetik, eskolaren aurrealdean oinezkoen zein txirrindularien segurtasuna hobetzea. Horretarako, zirkulazio-erreiak estutu egingo dituzte, eta sigisagan jarri, ibilgailuen abiadura murrizteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak