Santa Rita eguna ospatuko dute gaur parrokian

Mirari Altube Arrese 2020ko maiatzaren 22a

Santa Rita izango dute gogoan parrokiako kideek gaur, maiatzak 22, 19:00etan. Elizkizun xumea izango dela iragarri dute –kanturik ez da izango–, eta 52 lagunendako bakarrik egongo da lekua, ezarritako segurtasun neurriak betetzeko. Herritarrek estimu handian duten santua da, eta, ohiturari eutsiz, arrosak eramango dituzte bedeinkatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak