Gari Garcia "eskertuta" herritarrek adierazitako babesarekin

Maialen Regueiro 2020ko mai. 15a, 16:26

Etxetik etxera #GariAtxabaltara ekimena jarri zuen abian Aretxabaletako Sarek, Garikoitz Garcia Arrieta preso aretxabaletarrari eta haren senideei babesa eskaintzeko asmoarekin. Lelo horrekin ateratako argazkiak eskatu zituzten, baita astebetean ehun jaso ere; horiekin bideo bat osatu dute. Aretxabaletako Sare pozik azaldu da ekimenak izan duen harrerarekin eta eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten guztiei.

Garcia Arrieta Valentziako Picassenteko kartzelan dago, eta familiaren eskutik jakin du ekimen honen berri, bere arreba Amaia Garciak azaldu duenez: "Asko eskertu du ekimena martxan jarri izana. Bideoa ikusteko aukerarik izan ez duen arren, guk kontatutakoarekin poztu egin da". Garciaren arrebak ere eskertu du herritarren babesa eta itxialdian "jendea presoekin ahaztu ez" delakoan dago.

Garciaren espetxeko egoerari dagokionez anaia moduluz aldatu dutela azaldu du; duela gutxi ospitalean izan da, eta horregatik, isolamenduan egon beharra du orain.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak