Denboraldia bukatzeko sei jardunaren faltan sailkapeneko buru zen UDAko taldea 64 punturekin, eta haren atzetik zeuden Lagun Onak 49 punturekin, Aloña Mendi, 44rekin, eta Mondra, 43rekin. Aretxabaleta kirol elkarteko kideak pozik agertu dira igoerarekin: "Denboraldi bikaina egin dute eta merezitako saria heldu da! Zorionak!"