Portasolgo jaietako antzinako argazkiak batzen ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 7a, 08:00

Portasol auzoko jai batzordea hasita dago lanean uztailera begira, eta jaietako antzinako argazkiak eskatu dizkie herritarrei; 1950etik aurrera ateratakoak gura dituzte. Antzinako erretratu horri poltsikoko telefonoarekin argazkia atera eta honako helbide honetara bidali behar da: Portasolekojaiak@ hotmail.com.

Iurgi Etxebarria Portasol auzoko jai batzordeko kideak esan du dagoeneko jaso dituztela banaka batzuk eta deialdia egin dutenek ahalik eta azkarren jaso nahi dituztela: "Deialdia orain hamabost egun egin genuen, eta, jaietarako denbora dezente geratzen den arren, jasotako materialari forma emateko eta zer egin erabakitzeko denbora izan nahi genuke. Oraingoz, jaso ditugu zenbait argazki, eta VHSn grabatutako 1986ko bideo bat ere bidali digute. Azken hau, dagoeneko herri guztira zabaldu dena…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak