'#GariAtxabaltara' ekimenari babesa ematera gonbidatu ditu herritarrak Aretxabaletako Sarek

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 2a, 14:15
Hainbat herritar Kurtzebarriko tontorrean 'GariAtxabaltara' dinamika babesten 2019ko abenduaren 31n.

Etxetik etxera #GariAtxabaltara dinamikaren baitan argazkiak atera eta sare sozialetara igotzeko eskatu du Aretxabaletako Sarek. Horretarako azken eguna maiatzaren 8a da.

"Bisitan joan ezin diren senideekiko elkartasun keinuak inoiz baino beharrezkoak diren honetan, aretxabaletarrok ere euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde jarraitzen dugula adierazi nahi dugu", esan dute Aretxabaletako Sareko kideek. Hala, Valentziako Picassenteko kartzelan dagoen Garikoitz Garcia Arrieta aretxabaletarraren aldeko GariAtxabaltara ekimenarekin bat egiteko eskatu diete herritarrei.

"Elkartasun hori adieraziko duen argazki bat bidaltzea edota sare sozialetara igotzea eskatzen dugu #GariAtxabaltara traolarekin", eta horretarako azken eguna izango da maiatzaren 8a. Jasotako guztiekin bideo bat egingo dute.

Argazkiak bidaltzeko hainbat bide proposatu dituzte: WhatsApp bidez: 657 775 839; posta elektronikoa erabilita: atxabaltakosare@gmail.com; Instagram bidez: atxabaltakosare; edo Twitter bitartez: @Atxabalta1

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak