Getxoko skate eskolako Borja Aginagak egin ditu lan horiek eta Udalak 3.745 euro (gehi BEZa) ordaindu dizkio.

Markole auzoan dagoen skate parkean konponketa batzuk egin dituzte egunotan. Lanen helburua pista hobetzea izan da, samurrago irristatu ahal izateko. Eta aurpegia ere garbitu diote, 523 metro koadroko azalera guztia margotuta.
Getxoko skate eskolako Borja Aginagak egin ditu lan horiek eta Udalak 3.745 euro (gehi BEZa) ordaindu dizkio.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.