Gaur ez da balkoietan musikarik eta dantzarik izango, baina bai barre egin eta ondo pasatzeko tarterik: "Atseden hartuko dugu gaur, eta herritarrek etxean goxo-goxo ikusi ahal izango dituzte bideoak". Lagunartean zein familian grabatutako bideoak jaso dituzte: "Guztiak ematen saiatuko gara baina moztuta, bestela bi ordu behintzat beharko genituzke!".