Konfinamenduaren laugarren zapatuan, 'playback' herrikoia

Mirari Altube Arrese 2020ko apirilaren 8a

Playback herrikoia deitu du, oraingoan, AZ Gaubelak taldeak, apirilaren 11rako. Bideoak (horizontalean grabatuta) aurretik bidali behar dira, zapatuan zuzenean eman ditzaten; azken eguna egubakoitza izango da (20:00).

Emailez bidali ahal izango dira azgaubelak@gmail.com helbidera edo Whatsapp bidez 635 20 64 33 telefono zenbakira.

"Aukeratu abesti bat eta grabatu bideoa. Zapatuan egingo dugun zuzeneko emanaldian ikusi ahal izango dira bideo guztiak. Hortaz, animatu eta bidali zuen bideo zoragarriak!", adierazi dute AZ Gaubelak taldeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak