Urri Urizar (Mundukide Fundazioa): "Emozio gazi gozoak eragiteko ahalmena du filmak; gomendagarria benetan!"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko api. 12a, 10:13

Urri Urizar, Mundukide Fundazioko kidea.

El Infierno (Raul de la Fuente) film laburra izan da Mundukide sariaren irabazlea 13. Huhezinema jaialdian  aurkeztutako film laburren artean, Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatu dituen film labur onena izendatuta.

Zelako filma da da El Infierno? Zer kontatzen du?

Sierra Leonako gazte baten bizitzan oinarritutako film laburra da. Chennu izeneko protagonistarengan oinarritutako gainditze pertsonaleko istorioa da. 15 urterekin, lau urte Pademba Roadeko helduen kartzelan igaro ondoren, bere bizitza aldatzea lortzen du, kartzelatik atera eta preso daudenei laguntza psikologikoa emanez eta gazteenak bertatik ateratzeko lana eginez.

Sierra Leonan biztanlegoaren %5a, bataz beste 300.000 umezurtz kalean bizi dira eta poliziak behin baino gehiagotan kalean gelditu izanez gero, Pademba Town kartzelan preso sartzen ditu. Hauetako gazte askok 13 urte besterik ez dituzte eta 100 $ ordaintzea nahikoa da bertatik ateratzeko baina gehienetan luze joaten da gazte guzti hauen espetxeratzea.

El infierno, Chennu gaztearen bidez, baldintza kaxkarretan kartzelan ahaztuta hiltzen ari diren pertsona horien istorioak lehen planoan jarri nahi dituen filma da.

Kanaki Films, Raul de la Fuente eta Amaia Remirezen ekoiztetxea da. El Infierno Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Kimuak saioan proiektatu da lehen aldiz. 2020 Goya sarietarako izandatua izan da eta El internacional de Varsovia festibaleko irabazlea izatearren 2021 urteko Oscarretan egoteko kualifikazioa lortu du.

Zergatik eman dio Mundukidek saria film horri?

Mundukiden, hegoaldeko herrialde ezberdinetan garapenerako lankidetza egitean gain, herrialde horietako errealitateak Euskal Herrira gerturatzen saiatzen gara, munduan ematen diren egoerez informatu eta ikuspegi globalaren garrantzia azpimarratuaz.

El infierno filmak, munduko bazterretan giza eskubideak nola urratzen diren erakusteaz gain, herrialdeak berak dituen gabeziak eta egoera jasanezina erakusten dizkigu. Afrikar herrialde askotan gertatzen den bezala, oraindik XXI. Mendean pertsonak animaliak bezala tratatzen dituztela adierazten digu laburmetraiak, giza eskubide minimoenak kontutan hartu gabe. Film laburra oso ondo egindakoa da eta kontatzen duten historioak ikuslearengan emozio gazi gozoak eragiteko ahalmena du. Gomendagarria benetan!

Zer azpimarratuko zenuke filmari buruz?

700 euro jaso dituzte Mundukide saria irabazteagatik eta Raúl de la Fuente zuzendariak esan digun bezala kopuru osoa Chennuren eskuetan jarriko dute, espetxean dauden gazteekin justizia egiten jarraitu dezan. Dimensio txikia badute ere horrelako ekimenak dira Mundukideren ikuspegitik pena merezi dutenak eta 5 pertsona espetxetik ateratzeko balio badu ere, “gurpilak” norabide positiboa har dezan balio dezakeelako.

Zer iruditzen zaizu aurten jaialdia online egitea?

Jaialdia online egin izanak, Huhezinemako taldearen konpromisoa eta profesionaltasuna jarri du agirian. Gainera zinemagintza gustuko duten pertsona ugarik jarraitu ahal izan dute jaialdia fisikoki Aretxabaletara etorri behar izan gabe. Detaile osoz eta lan handiz burutu dute 13. edizioa.

Jarraitu ahal zenuen jaialdia?

Aurrez film labur guztiak ikusita genituenez, azken eguneko sari banaketa saioa jarraitu genuen. Aretxabaletako Arkupen egon bagina bezala bizi izan genuen, ilusioz eta Huhezinema osatzen dugu talde guztiarekin ospatuaz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak