Caixabank-en lapurrak sartu dira bulegoko kristala apurtuta

Mirari Altube Arrese 2020ko apirilaren 6a

Errekabarren kalean dagoen Caixabank-en bulegotik alarma deia jaso dute gaur, astelehena, 07:00ak bueltan Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez; bizilagun batzuek berretsi egin dute zarata handia entzun dela ordu horretan. Kanpoko kristalean zuloa egin dute eta barrura sartuta dirua lapurtu.

Banketxeko ordezkariek salaketa jarri dute eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian. Oraingoz ez da egon atxiloketarik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak