Ramon Elkoro abade aretxabaletarra hil da

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 5a, 17:46

Ramon Elkoro meza esaten Larrinoko elizan.

Zapatuan hil zen Donostiako zaharren egoitza batean bizi zen Ramon Elkoro Gabilondo (1944-2020) apaiza. 50 urterekin apaiztu eta azken urteak Ormaiztegin pasatu zituen. Horregatik gogoan izango dute han: "Gaur, 21:00etan, herrian gurekin bizitzen izan dugun azken apaizaren alde kandelatxo banakin leihora ateratzea proposatzen dugu. Ramon Elkorok merezi duen agurra izan dezan", egin dute deialdia.

Aretxabaletarra izan arren, urterik gehienak kanpoan bizi izan zen, besteak beste, Frantzia aldean eta Hego Amerikan; Venezuelan, esaterako, bost bat urte egin zituen misiolari lez.

Apaiz egitea erabaki eta teologia ikasketak egin ondoren, 1995ean izendatu zuten abade. Ondoren, Oiartzunen hamabost bat urte egin zituen hango parrokoari laguntzen. 2009an Ormaiztegiko abade izendatu zuen gotzainak, eta iazko udazkena arte egon zen han. Gaur, Goierri aldean, hainbatek izango dute gogoan Elkoro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak